AUTOEBALUAZIO PERTSONALA:
Ikt-ren autoebaluazioarekin hasteko, esan beharra dago
irakasgai honek desberdina izan dela. Irakasgai guztienetan teoria mordo bat
ematen dugu baina honetan berriz, emandako teoria gaur egun egiten, erabiltzen
edo gertatzen diren gauzekin edo teknologiekin zerikusia dute. Irakasgai honen
lehenengo egunak nahiko zailak izan ziren niretzat, ez bainuen gauzak oso ondo
ulertzen, baina denbora aurrera joan ahala gauzak hobetzen joan dira.
Ikt-en gauza ugari egin ditugu, esaterako blog bat egin
dugu. Hau nire lehenengo bloga izan da eta nahiko ondo egin dudala uste dut.
Blogean bi eguneroko egin ditut eta horretaz aparte lanak igotzeko eta sarrerak
egiteko lekua izan da. Ikt-en aurkezpenak egin ditugu eta taldeka lan egin
dugu, baina gehien harritu zitzaidan gauza bigarren egunean egindako ariketa
bat izan zen. Gogoratzen dut irakasleak esan zuela begiak ixteko eta
erlaxatzeko. Orduan bakoitzak gure gauzetan pentsatzen hasi ginen. Gauza
harrigarria izan zen.
Bestalde, aurkezpen bat egin dugu eta aurkezpena oso ondo
atera zitzaidala uste dut. Aurkezpen egunean nahiko urduri nengoen baina hala
era, nahiko ondo egin genuela uste dut.
Balorazio pertsonalarekin amaitzeko, esan behar dut egun
guztietan joan naizela, hortaz, denbora ahal
izan dudan denbora gehien aprobetxatu egin dut, jardueretan parte-hartuz,
lanerako prest nengoela adieraziz, etab. eta ondorioz izugarri ikasi egin dut,
batzuetan ere, konturatu gabe, adibide nabarmena gmail-earen erabilpena da.
Lehen ez nuen inoiz gmail-a erabiltzen ez baitnekien nola zebiltzan baina orain
gehien erabiltzen duda programa da. Hau guztia kontutan harturik 8,5 bateko
nota jarriko nioke neure buruari.
TALDEKO
AUTOEBALUAZIOA:
Beste irakasgaien talde kopuruarekin alderatuz askoz ere
gutxiagoa da, izan ere, talde hau lau pertsonetako da eta adibidez, modulu
laneko taldea zazpi-zortzi pertsonakoa da.
Honek alde onak eta ez hain onak ditu. Batetik, taldearen
tamaina dela eta “erraztasunak” izan ditugu guztiok bilerak hitzartzeko eta
hauetara joan ahal izateko, lana egiteko egunak erabakitzeko, eta abar.
Bestetik, modu erosoagoan lan egiteko
aukera ematen digu, baina erosotasun horren barnean ere lan handiagoa da kide
bakoitzeko. Hori dela eta, ordu gehiago eman ditugu bai bakarka bai taldean.
Gainera esan beharra dago guk testu bat irakurri eta
video bat ikusi behar genuela. Testua irakurtzeko ez dugu inolako arazorik izan
testua nahiko erraza zen ulertzeko baina arazoak ailegatu dira video ikusteko
orduan. Bideoa ingelesez zengoen eta horregatik ikusteko atentzioa maximoa izan
da, hala ere, ez dugu ulertu bideoan agertzen ziren gauza guztiak.
Lana nahiko justu amaitu genuen baina azkenean ondo egin
genuen aurkezpena. Hala ere, aurkezpenean gertatutako gauza bat ez zitzaidan
gustatu. Nire taldekide batek ez zuen aurkezpen osoan hitz egin ez zuelako
nahi. Bere ustez ez zuen zentzurik hitz egitea eta besteok bere partea esan
genuen.
Azkenik, esan beharra daukat gustura egin dudala lan
taldekide hauekin lehen aipatutakoarekin izan ezik. Horretaz aparte esperientzia
guztiz positiboa izan dela uste dut eta Ikt-ren erabilpenaz gehiago ikasi
dudala uste dut. Hau kontuan harturik, nire taldeari 8 bat jarriko nioke, nota
pixka bat jaitsi dut aurkezpenean izan genuen arrasoagatik bestela 8,5-eko edo
9-ko nota jarriko nioke taldeari.
BESTE
TALDEKIDEEN AUTOEBALUAZIOA:
TALDE
1: Ander Gastesi, Ane Goienetxe,
Josu Hernaez eta Xabier Ibarrondo
Talde honek "Gizarte pantaila anitzen" gaia
landu du, horretarako jasotako testuak irakurri, laburtu eta landu dituzte
aurkezpena prestatzeko. Aurkezpena egiteko power point-a erabili dute, hainbat
diapositibetan irudi eta laburpen txikien laguntzaz ikusleei gaia era
interesgarri baten aurkezteko asmoz. Nire ustez nahiko ondo egin dute. Egindako
Power Point-a nahiko sinplea izan da baina ebaluatu beharko dugu izandako
denbora ez dela askorik izan horregatik taldeari jarri egingo diedan nota 7,5
bat izango da.
TALDEA
2: Asier Ibarzabal, Laura
Iriarte, Josu Isasi eta Asier Landeta
Talde
honek “Web 2.0” gaia landu du. Horretarako testu batzuk irakurri eta landu
dituzte, horretaz aparte bideo bat ikusi dute. Hori guztia egin eta gero klase
osoari aurkezpena egin diote. Aurkezpena egiteko Power Point bat erabili dute.
Nire ustez erabilitako Power Point-a nahiko eskasa izan da. Gainera egindako
gaiarekin nire ustez Power Pointan sartzeko gauza ugari zeuden horregatik
ipiniko diedan nota 7 bat izango da.
TALDEA
3: Jon Larramendi, Agueda
Larrazabal, Ion Larreategi, Aimar Legorburu eta Alazne Lopez
Talde
honi egokitutako gaia Web 2.0 izan da. horretarako testu batzuk irakurri
dituzte eta aurkezpena egiteko bideo bat egin dute. Esan beharra dago
aurkezpena oso ona izan dela baina ez direla taldekide guztiak agertu. Hala
ere, egindako bideoa nahiko dinamikoa izan da eta apropoxa izan dela uste dut,
horregatik ipiniko diedan nota 8 bat izango da.
TALDEA
4: Aitziber Luperena, Hilargi
Macho, Izaro Maguregui eta Marina Mardones.
Niretzako
talde hau oso onda izan da. izugarrizko lana egin dute. Testuak landu dituzte
eta bideo bat ikusi dute. Horretaz aparte aurkezpena egiteko Prezi bat erabili
dute baina hori ez da izan guztia, hori egin eta gero beraiek egindako bideoa
erakutsi digute. Aurkezpeneko egunean taldekide bat falta izan da, hala ere,
oso ondo egin dute. Esandako gauza guztiak kontuan hartuta talde honi 9 bat
jarriko nieke.
TALDE
5:
Jon Martija, Unai Martin, Naia Martinez eta Maria Menoyo
Talde
honi egokitu zaien gaien gaitasun mapen gaia izan da. Esan beharra dago talde
honi egokitu zaien lana nahiko konplexua dela. Egia esan, landu behar izan
dituzten testuak nahiko konplikatuak eta aspergarriak izan dira, baina beraiek
aurkezpena irakurritakoaren laburpena eta gaiak orokorrean azaltzea erabaki
dute. Gaia zaila izan arren oso ondo egin dutela esan beharra dago, horregatik
nire nota 8 bat izango da.
TALDE
6: Itziar
Ortega, Ekai Prieto, Eloie Palazuelos eta Josu Perez
Talde
honi egokitu zaien lana gaitasun digitala izan da. Talde hau hainbat testu
irakurri dute aurkezpena egiteko. Aurkezpena Prezzi baten bidez egin dute. Oso
interesgarria izan da baina batzuetan neketsua egin zait, hala ere ondo egin
dutenez nire ustez nota on bat berezi dute horregatik ipiniko diedan nota 7,5
ekoa izango da.
TALDE
7: Aiala Salceda, Haizea Ruiz de
Loizaga, Ziortza Sagasti eta Olaia Sanchez
Talde
hau jorratu egin duten gaia gaitasun digitalen gaia izan da. Talde hau
aurkezpena egiteko orduan Powtoon programa erabili dute, niretzako lehen aldia zenez Powtoon programarekin nahiko
interesgarria iruditu zait. Hala ere esan beharra dago programa honen bidez
aurkezpen bat egitea oso erraza dela ez duzulako hitz egiten, horregatik nire
nota 7 bat izango da.
TALDE
8: Natalia
Monroy, Ane Monzón, Gonzalo Morales eta Nerea Oliver
Talde
honi egokitutako gaia alfabetizacion internacional eta digital izan da. Hauek
aurkezpena egiteko bideo bat egin dute baina nire ustez, aurekoan esan dudan
bezala pertsonen abotsak faltan bota ditut. Nire aburuz, horrelako aurkezpenak
egitea oso erraza da, Play-ra eman era aurkezpena eginda egongo da. Horegatik
beste 7 bat jarriko nieke.
TALDE
9: Eider
Reta, Markel Rios, Mikel Rodriguez eta Itziar Rodriguez
Hauek
jorratu duten gaia hurrengoa izan da; Manereo Aprendizaje estratégico y TICs.
Lana aurkezteko Powtoon bat erabili dute, besteetan esan dudan bezala berriro
abotsak faltan bota ditut. Aurkeztu duten gaia oso interesgarria izan da baina
programa hau abantaila hori dauka ez duzula hitz egin behar. Horregatik, nire
iritziz beste 7 bat merezi dute.
TALDE
10: Amaia Santamaria,
Gorka Santamaria, Andrea Seco eta Naia Zubiarrain
Gaia
egiteko erabili dute dokumentu,
testu eta albiste ezberdinak. Aurkezpena entretenigarria izan da eta
jorratutako gaia asko gustatu zait. Hala ere, beste taldekideek bezala bideo
bat egin dute, hori egitean pertsonen abotsak galtzen dira, aurkezpenaren mamia
galtzen da. Esan beharra dago egindako bideoa asko gustatu zaidala baina
aurreko esandakoa faltan bota dute. Horregatik talde honi jarriko diodan nota
7,5 bat izango da.
TALDE 11: Eider Martinez, Iñaki Tavera, Tatiana
Terron eta Juncal Susperregui
Lana egiteko hiru testu
ezberdin irakurri dituzte; Algunos principios para el desarrollo de buenas
prácticas pedagógicas con las TICs en el aula, Internet en educación eta La web
2.0 irrumpe en la escuela. Aurkezpena egiteko Powtoon programa erabili dute eta
programa hau erabili duten guztiek bezala gauza berdina faltan bota du:
abotsak. Hala ere, la non bate gin dutela uste dut eta horregatik besteak baino
nota altuagoa izango dute. Talde honen nota 8 bat izango da.
TALDE
12: Unai Valtierra,
Cristina Yelamos, German Vazquez eta Nerea Velasco
Lana
honek Ikt-rekin zerikusia izan du. Lana Aurrera eramateko, testuak irakurri
dituzte eta blogean eskegi dute egindako guztia. Aurkezpena egiteko ez daukat
argi zer erabili duten vaina uste dut Prezzi bate gin dutela. Nire ustez,
egindako lana ona izan da vaina aurkezpena egitean desorekak egon dira, gaiaz
gehien jakiena Nerea zela argi ikusten zen. Hala ere, lan on bat jorratu dutela
uste dut, horregatik talde honen nota 8 bat izango da.
TALDE
13: Amets Zarraga,
Xabier Zarraga, Leire Zabala eta Iraiz Zarraga
Irakurritako testuaren izenburua “Ikasketa prozesuaren ikuspegia
epe luzean” izan da. Horretarako hiru testu ezberdin irakurri dituzte eta
hortik laburpen bat atera dute. Lanaren gaia eskola 2.0-ren praktika honak da.
Esan beharra dago izandako gaia nahiko
interesgarria izan dela eta horregatik jendea adi egotea lortu dutela. Hala ere
berriro errepikatuko dut lehen esandakoa, bideo bat egin dutenez ez dute hitzik
esan aurkezpena egiteko eta nire aburuz horrelako gauzak notan influentzia
daukate horregatik taldearen nota 7,5 bat izango da.
TALDE 14: Mireia Cobo, Leire De Prado,
Garazi Cortes
Lehenengo
taldea izan da aurkezpena egiten. Aurkezpena prestatzeko denbora gutxi izan
arren lan on bat egin dutela uste dut. Aurkezpena egiteko Power Point bat egin
dute. Esan beharra dago erabilitako euskera oso ona izan dela eta hori
aurkezpena hobetzeko balio egin zaie horregatik nire ustez talde hau merezi
duen nota 8,5 bat da.
TALDEA 15: Gontzal Diez, Maider Diez,
Ester De Diego eta Miren Eeles
Talde hau nahiko originala izan da
bere aurkezpenarekin. Lehen aldiz, ikusi ahal izan dugu euskarrri digital
ezberdina erabili dutela, power point-a alde batera utziz. Aurkezpena egiteko
Prezzi bat egin dute eta egia esan, era labur, argi, zehatz eta entretenigarri
batean burutu dute aurkezpena. Horregatik esandako gauzak kontuan izanda, talde
honek merezi duen nota 8 bat izango da.
TALDEA 16: Asier Eguiguren, Lara
Estrella eta Joane Elorriaga
Talde hau aurkezpena
egiteko nahiko ziur eta urduritasun gabe ikusi dut. Hiru taldekide ziren
bakarri eta gainera lan on bat egitea lortu dute izandako denbora eskasarekin. Betetako lana
sinplea, baina, zehatza eta ordenatua izan da. Ez zuen konplikazio handirik
bete duten euskarri digitalak, baina, garrantzitsuena ulergarria izatea denez,
bete-betean asmatu dute. Transmititutako informazioa, esan bezala, zehatza izan
da, landu beharreko testuak eta bideoak ulertu dituztela agerian utziz.
Horregatik, ipiniko diedan nota 8 bat izango da.
TALDEA 17: Aingeru Garcia, Nerea Garcia,
Daniel Linero, Garcia eta Unai Garcia
Talde handia izan da, 5ko
taldea eta horren ondorioz egindako aurkezpena nahiko luzatu da. Gainera azken
aurkezpena zenez nahiko nekatuta geunden eta klasean zarata zegoen. Hala ere
ondo egin dutela uste dut. Power Point bat erabili dute lana egiteko. Denbora
eskasa izan arren lana on bat burutu dutela uste dudanez, talde honen nota 7,7
bat izango da.
DOKUMENTATZAILEAK:
Lehenengo
taldea Irati, Loiola, Peio eta Edurne izan dira, bigarrenak, Aitor, Ane, Iraia
eta Larraitz izan dira eta hirugarren taldea Xabi, Maite, Maider eta Alazne
izan dira.
Lehenengo
taldea jendea egindako aurkezpenetaz hitz egin du, esaterako, talde bat ikertu
dute batez ere eta esan dute talde horrek nahiko urduri zeudela eta abar.
Bestetik, esan beharra dago oso ondo egin dutela eta oso poetikoak egon direla.
Bigarren
taldea berriz, bi gauzetaz hitz egin dute, batetik hezkuntza arloaz hitz egin
dute eta bestetik ikertutako bost taldeaz. Beraiek esan dezan duten moduan,
haien lana zortzi puntutan edo zatitan banandu dituzte:
- Sites egitea
- Zeregina argi edukitzea
- Taldeak behatzea
- Informazioa biltzea
- Informazioa partekatzea
- Analisia egitea
- Hausnarketa
- Partekatzea
Bigarren
taldearekin amaitzeko nire ustez egindako aurkezpena nahiko interesgarria izan
da, eta oso ondo egin duteka uste dut.
Hirugarren
taldea, hiru gauzaz hitz egin du, lehengo gaia Sitesen erabilpena izan da,
bigarren gaia ikertutako taldeak izan da eta hirugarren eta azken gaia, bideo
baten laburpena izan da. Egindako aukezpena nahiko ona izan da baina nire ustez
dinamikoagoa izan beharko zen batzuetan monotonoa izan baita.
Nire aburuz dokumentatzaileen nota berdina izan behar da
lan mordoa egin dutelako, horregatik talde guztiei 9 bat jarriko diet.