jueves, 20 de noviembre de 2014

Kirola

Hona emen, PDF baten aurkitutako izugarrizko informazioa. PDF honetan ariketa fisikoari, kirolari eta haurren osasunari buruz hitz egiten du.

Hauek izango dira PDF-arekin zerikusia izango duten gai nagusien definizioak:


  • Jarduera Fisikoa. Muskulu eskeletikoek eragindako edozein gorputz-mugimendu energia gastua nabarmen handitzen duena. Honen adibide dira besteak beste: baratzean aritzea, erosketak egitea, korrika egitea, futbolean aritzea e.a. Nahiz eta hauetako batzuk aurrean azalduko ditugun kontzeptuen barruan ere azaltzen diren.
  • Ariketa Fisikoa. Behin eta berriz egiten diren gorputz mugimenduak, aldez aurretik planifikatuak eta egituratuak daudenak, sasoiari eusteko edo hura hobetzeko egiten direnak. Ariketa fisikoaren adibide dira, besteak beste, bizikletan egunero ibiltzea, aerobic-eko eskolak hartzea eta kirol gehienen praktika ere bai.
  • Kirola. Beste ariketa fisikoetatik bereizten da lehia barnean sartzen delako eta arau zehatz batzuen menpe dagoelako.
  • Osasuna. Gaixotasunik gabeko egoerari deitzen zaio eta bizi kalitatearekin nahiz ongi izatearekin dago lotuta.
  • Sasoi Fisikoa. Ongizatea sortzen duen egoera fisikoa eguneroko jarduerak edota ariketa fisikoa maila egokian egitea baimentzen duena. 5 dira sasoi fisikoaren osagai nagusiak: gaitasun aerobikoa (erresistentzia), abiadura, indarra, elastikotasuna eta gorputzaren konposizioa.



Emen usten dizuet web orrialdearen URL-a:

http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/ikas/15/15037044.pdf

No hay comentarios:

Publicar un comentario