Astekaria



Astekari hau IKT –ren irakasgaiaren egunerokoa da. Horrela egunero egingo ditugun gauzak gordeta izango ditugu.

2014/10/24
Gaur IKT-ko klasean ikasi dugu blog bat erabiltzen. Horretarako, Blogger-eko orrialdean sartu gara eta han gure blog-a sortu dugu. Bloga sortzeko titulo bat eta helbide bat jarri diogu, nire kasuan, blogaren titulua Kirola eta Osasuna Hezkuntzan da. 

 Blog-a ireki eta gero, blog-a nola erabiltzen den ikasi dugu. Horretarako irakaslearen laguntza izan dugu. Hauek izan dira egindako eta ikasitako gauza batzuk:

  •  Gauzak nola argitaratzen diren.
  • Argazkiak blog-era nola igotzen diren.
  • Bideoak nola argitaratzen diren (youtube).
  • Beste eratako bideoak nola argitaratu ahal ditugun ikasi dugu (HTML).
  • Etiketak nola egiten diren eta zertarako balio duten.
  • Blog-aren zati esberdinak non dauden eta nola erabiltzen diren aztertu dugu (sarrera, diseinua, etiketak..).
  • Blogaren egitura nola aldatu ahal dugun ikasi dugu, hain zuzen ere, diseinua nola aldatu ikasi dugu. 
  • Gadget desberdinak nola sartzen diren ikasi dugu.
Amaitzeko gure astekariaren lehengo zatia egin dugu. 


2014/10/30

Ikt-ko klase honetan, blogarekin jarraitu dugu. Lehenik, aurreko egunean izandako zalantzak argitu ditugu eta gero, aste honetan egin behar ditugun gauzekin hasi gara.

Gaurko egin behar duguna hurrengoa zen: gure taldeko partaideen bloga gure blogean jartzea. Horregatik, gure blogen URL-ak aldatu ditugu eta bakoitzak besteen blogak jarri ditugu.

Hori egin eta gero, You Tube- en Redes osasunari eta kirolari buruzko bideo interesgarri bat ikusi dut. Bideo horrekin nire bigarren sarrera egin dut.

Gero, Feed bat nola ipintzen den ikasi dugu, Feed batek beste orrialde batzuen informazio gehiago edukitzeko balio du. 

Amaitzeko, orduak jakiteko, Clocklink-etik gure blogean erloju bat jartzea lortu dugu. nire kasuan, bloga kirolarekin harremana duenez, pilota bat auketatu dut erloju bezala.


2014/10/31 

Gaurko IKT-ko praktiketan gauza ezberdin bat egin dugu. Gaur beste egunak ez bezala ez dugu Blog-a erabili. Klasea hiru zatitan banandu ahal dezakedala uste dut:

Lehenik eta behin, Blogari buruzko informazioa bilatu dugu. Bakoitzak bere ingormazioa bilatu du Internet bitartez. 

Klasearen bigarren zatian, taldeka bildu gara eta hor bakoitzak bere ideiak esan ditu eta Padlet, Bubbl eta Prezzi programen artean bat aukeratu behar izan dugu aurkezpena egiteko. Horren ondoren, lanarekin hasi gara.

Klasearekin amaitzeko talde bakoitzak aurkezpen bat egin du. Nire taldearen autoebaluaketa bat egin beharko banioke, nota on bat jarriko nioke. Izan ere, nire ustez, aurkezpen on bat eta dibertigarri bat egin dugula uste dut.





2014/11/13


Gaurko praktikan Word-ekin lan egin dugu. Irakasleak, testu bat eman digu, testu horrek desordenatuta eta presentazio nahiko txarra zuen. Guk testua aldatu dugu eta horretarako Josunek gida bat eman digu. Hauek izan dira egindako aldaketak:
 
  • Atalak zenbatu
  • Testua justifikatu
  • Letra aldatu
  • Portada egin
  • Orri zuria sortu
  • Goiburuan gure izenak jarri
  • Orrialde zenbakia ipini
  • Taula bat egin
  • Esteka bat sortu
  • Bibligrafia ordenatu
  • Aurkibidea txertatu
  • Zuzentzailea euskeraz ipini
  • Iruzkin bat sartu 
Hori egin eta gero Word-a Josuneri bidali diogu Egela-ren bitartez. Amaitzeko esan beharra dago, lan hau binaka egin dugula eta nire taldekidea Aingeru Garcia izan dela.



2014/11/14 

Gaur, IKT-ko klasean, artikulu bat irakurri dugu. Esan beharra dago iragurri dugun artikulua oso interesgarria dela. Testuaren izenburua Jetas y Pasotas da.Testuaren gaia taldeetan dauden arazoak izango dira. Talde bakoitzean pertsona ezberdinak egongo dira eta horregatik guztien komunikazioa oso garratzitsua izango da. Hona hemen, testua agertzen den lekua:


http://www.um.es/eflenguaextranjera/G_Trabajos_files/06matG6.pdf

Hori egin eta gero, talde bakoitzak bere arauak egin ditu, gure kasuan arauak hurrengoak izango dira:

TALDE ARAUAK

·         Puntualitatea ezinbestekoa da elkartzeko adostutako orduetan.

·   Bileretatara joatea eta bertan parte­hartzea derrigorrezkoa da. Hauetan falta ez justifikatuak izatekotan, kide horren izena lanean jartzea eztabaidatuko litzateke.

·         Lan egiteko konpromisoa izatea.

·         Etxean burutzeko diren lanak egin eta bileretara ekarri.

·         Informazio bilaketan parte­hartzea

·         Profesionala izatea lan egiterako momentuetan.

·         Lehen aipatu den moduan, ezer edo gutxi lan egiten duenaren izena ez da lanean agertuko.

·         Kideen arteko errespetua oso garrantzitsua izango da.



ARAU GUZTI HAUEK BETE BEHAR DIRA NAHITAEZ, BEHIN BAINO GEHIAGOTAN EZ BADIRA ERRESPETATZEN TALDEKIDE HORI TALDETIK AT GERATUKO DA.



HORI BETETZEN DELA ZIURTATZEKO ARAU HAUEK SINATU BEHARKO DITUGU.

SINADURAK:  emen bakoitzak bere sinadura ipiniko du.






Hau egin eta gero, Sites bat ireki dugu Sites-ren izena IKT LANGILEAK da. Horren ostean, akta bat egin dugu. Eta eguna amaitzeko, akta Sites-ean igo dut eta eGELA-ra taldearen fitxa eta taldean jarritako arauak igo ditut




2014/11/20

Gaurko IKT klasean proiektua aurrera eraman dugu. Horretarako, proiektuaren fitxategian dagoen paragrafo bat irakurri dugu eta gero programa berri batekin ariketa bat egin dugu. Programaren izena Popplet du izena eta mapa kontzeptual bat egiteko erabili dugu. Esan beharra dago ariketa hau egiteko nahiko galduak egon garela baina azkenean aurrera eramatea lortu dugu. Hau da egindako mapa kontzeptuala:





Klasean bigarren ariketa bat egin dugu. Ariketa hori hipotesiak ateratzea izan da. Ariketa hau taldearen beste taldekide batzun egin dute.

Amaitzeko Sites-ean eskegi dugu gauza guztiak eta gaurko akta egin dugu.

Hurrengo egunean proiektuarekin jarraituko dugu.



2014/11/21

Gaurko klasean proiekturekin jarraitu dugu. Gaur Sites-ari hainbat aldaketa egin dizkiogu.

Lehenengo txarto geneuzkan gauzak berriro egin ditugu eta hori egin eta gero gaur egin behar genuen mapa kontzeptuala egin dugu. Hona hemen egindako mapa kontzeptuala:






Hori egin eta gero hausnarketa txiki bat egin dugu. Esan beharra dago hausnarketa hau gaitasun teknologikoei buruz dela.

Klasea amaitzeko irakasleak bakarkako lan bat bidali egin du etxean egiteko. Bidalitako lana nire ustez hainbat zailtasun ditu ez baitut erabili behar den programa ezagutzen.

Klaseko azken minutuetan, gure argazki bat igo dugu Sites-era irakasleak nor garen jakiteko.



2014/11/27

Gaurko klasean proiektuarekin jarraitu dugu eta esan beharra dago izugarrizko lana egin dugula. Aurreko egunean zailtasunak izan genituen Delicious-rekin eta horregatik gaur Deliciousaren partea aurrera eraman dugu eta proiektuaren 5.6 puntua egin dugu.

5.6 puntua web orrialde batzuk ikertu behar genituen. Horretarako taula baten gidoia geneukan. Bakoitzak bi taula egin ditu eta bakoitzaren taula bat eskegi du Sites-ean. Hona hemen nik eskegi dudan taula:


Materiala aztertzeko fitxa

URL helbidea:
http://primeroprimariavedruna.wordpress.com/                        

Deskripzioa:
Gaia: IKT-ren erabilpena lehen hezkuntzan.
Edukia: ingelesa, matematika, lengua.
Lehenengo mailako umeentzat zuzenduta.

Diseinua:
Informazioa eta loturak ondo antolatuta daude? adierazgarriak eta erabiltzeko errazak?Nire ustez, informazioa oso ondo antolatuta dago, izan ere, estekak ateratzen dira eta You Tube-ko bideoak jarrita daude. Ikasteko nahiko praktikoa eta era ona da.
Ikusteko atsegina da? Bai ikusteko atsegina da, gainera, modu dinamoko batean eginda dago umeentzat errazagoa izateko.
Irudia eta testua nolakoak dira? Irudiak Macmillan liburutik edota beste liburutik aterata dago. Irudiak irakasgaiaren arabera izango dira. Testu gutxi dauka beraz nire ustez irakasleak azalpena eman eta ordenagailua ariketak egiteko erabiliko dute web orri hau.

Edukia:
Eskaintzen dituen informazioa eta loturak interesanteak dira? Bai, eskaintzen dituen informazioa lehen hezkuntzakoentzat bideratuta dago eta ikasteko interesanteak dira.
Nola dago antolatuta edukia? Antolaketa on bat dauka, etiketetan antolatuta dago, irakasgai bakoitzaren zatiak aterata dago errazagoa izateko bilatzeko orduan.
Zein da ikaslearen papera? Ikasleak adibidez, ingelesa irakasgaian dagoenean, ingelesa ikastea izango da ariketa honen helburua beraz ikaslearen papera ingelesa ikastea izango da. Baina ariketa hau egiteko ordenagailua erabiliko denez esan dezakegu ikaslearen papera hurrengo izango dela; ingelesa ikastea IKT- ren erabilpenarekin.
Zein da irakaslearen papera? Irakasleak web orria sortuko du, eta klasean dagoenean umeei azalpenak emango dizkie eta gero umeak bakarrik egingo dituzte ariketak irakaslearen laguntza gabe.
Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleentzat egokia da? Egokitzapenak sar daitezke?Nire ustez bai, izan ere, arazoak dituzten ikasleak askoz hobeto sentitzen dira ordenagailu bat izaten dutenean. Gusturago lan egingo dute.
Aniztasuna ( kulturala, soziala, generoa...) kontuan hartzen du? Bai, ariketa bakoitzean pertsona ezberdinak auki ditzakegu, batzuetan neska bat eta beste batzuetan mutil bat, gainera beste ariketa batean koloredun pertsona bat ateratzen da beraz esan dezakegu aniztasun bai kulturala, bai soziala eta bai generokoa kontuan hartzen duela.

Elementu teknikoak:
Berehala ikusten dugu interesatzen zaiguna? Bai, nahi duguna azkar bilatu dezakegu titulu oso handiak baitauka.
Arina da? Loturak arin kargatzen dira? Bai oso arina da. Loturak oso azkar kargatzen dira.
Grafikoak eta marrazkiak arin agertzen dira? Bai.

Fidagarritasuna:
Orrialdearen egilea identifikatzen da? Pertsona, erakunde, instituzio,...? Bai, web orrialdea identifikatuta dago, kasu honetan, Irunako ikastetxe baten web orria izango da.
Edukiak eta loturak gaurkotuak dira? Bai, nire ustez egunero gauzak igotzen joaten dira, ikusi ahal dudanez duela hiru egun gauza berri bat eskegi dute.

Iruzkin kritikoa:
Ikasgelan erabil daiteke? Zertarako? Zein arlotan? Web orrialde hau bai etxean eta bai klasean erabili dezakete. Ikasgelan erabiltzeko ona izango da, izan ere gaur egungo umeak teknologietara ohituta daude eta ordenagailuekin lan egiten dutenean askoz erosoago sentitzen dira. Web orrialde hau irakasgai guztientzako erabili izango dezakete.
Iritzi pertsonala. Nire iritziz web orrialde hau oso baliagarria da bai umeentzat bai irakasleentzat eta bai gurasoentzat. Batetik klasean lan egiteko ona izango da, izan ere teknologien bitartez klase dinamikoagoa lortuko duzu. Bestetik web orrialde honi esker etxean lan egin ahalko dute. Ikasleak gurasoen laguntza jaso ahal dute eta horrela hezkuntza hobeagoa eta sakonagoa lortuko dute. Horregatik, nire iritziarekin amaitzeko esan behar dut ideia hau ikaragarrizko ideia dela.

Izena eta abizena: Ekaitz Garcia Arriola




2014/12/11
Gaurko eguna egun gogorrena izan dela esan dezaket. Gaur taldeak indarrez lan egin du eta horregatik egindako lanarekin oso pozik nago. Lanaren 5.7 puntua hirugarren ematekoa amaitzeko egin dugu eta 5.8 puntua egin dugu lanarekin aurrera joateko. Horretaz aparte, beste taula bat egin dut. Aldi honetan, haur hezkuntzako web orrialde bat erabili dut. Egindako taula hurrengoa izan da:

Materiala aztertzeko fitxa
Helbidea: http://hhjarduerak.blogspot.com.es/
Haur hezkuntzako jarduerak
Gaiaren deskripzioa:
Haur hezkuntzako jarduerak dira, urte osoan egindako ariketak daude, adibidez, gabon kantak, jolasak eta abar aurki ditzakegu.
Diseinua:
Informazioa egoki antolatuta dago, gauzak aurkitzeko erraza da beraz ulerkorra dela esan dezaket.Argi geratzen dira gauza guztiak eta horregatik ondo transmititzen dela mezua uste dut.
Edukia:
Web orrian dauden loturak Gabonekin zerikusia dute beraz gabonetan gaudenean orri interesgarria izango da. Lehen esan dudan moduan haur hezkuntzarako bideratuta dago. Web orria ondo antolatuta dagoela uste dut, izan ere, puntuka gauzak agertzen dira. Web orri hau irakasleak erabiliko du ikasleei musika ipintzeko edota jolasak nola diren azaltzeko…  
Elementu teknikoak:
Testuaren helburuak nahiko argi geratzen dira, loturak oso interesgarriak dira, irudi asko ateratzen dira eta nahiko azkar doa. Testuak duen antolamendua oso ona da eta hori testuaren kohesioak asko errazten du.
Fidagarritasuna:
Ez da agertzen inolako izenik baina web orria hau Aula 365-ren sare soziala da.
Iruzkin kritikoa:
Web orri hau oso ona da egunero erabiltzeko izan ere, gauzak oso baliagarriak eta erabilgarriak baitira.
Ikaslearen izen abizena: Ekaitz Garcia Arriola

Gaurko astekariarekin amaitzeko berriro errepikatuko dut gaurko egunean izugarrizko lana egin dugula. Horri esker, lana ia amaituta dagoela esan dezaket. Bihar aurkezpena prestatzen hasiko dugu.
 

2014/12/12
Gaur lehenengo aurkezpena egin dute. Aurkezpena egin baino lehen eztabaida luzea izan dute taldekide batekin ez duelako ezer egin. Hala ere, berarekin gabe, jorratu duten proiektua nahiko hona eta interesgarria izan da.

Guk, berriz, azken pintzeladak eman dizkiogu gure proiektuari. Lehengo Power Pointaren lehenengo zatia egin dut, lehenengo zatiak egoeraren azterketarekin zerikusia du. Hori egin eta gero, Bloga lantzen hasi naiz. Horretarako gmail berri bai ireki dugu eta horrekin Blog-a sortu dugu. Horren ondoren, Bloga lantzen hasi gara. Ariketak bilatu ditugu eta haien Url-a ipini dugu blogean. Blog honi esker ikasleak ariketak egitea lortuko dute. 

Honi esker, ikasleak IKT-en bidez, beste irakasgai mota batzuk landuko dituzte. Horretarako gure ikastetxeak eskola 2.0 -rekin lan egingo du, horri esker gure mailako ikasle bakoitzak ordenagailu bat izango du klasean erabiltzeko. Ariketa hauen helburuak hurrengoak dira;


  • Blog bat erabiltzen jakitea
  • Interneten informazio fidagarria topatzen ikastea
  • Baliabide digitalak erabiltzea
  • Baliabide digitalen alde onak eta txarrak ezagutzak
  • Talde lana sustatzea
  • Autonomia lantzea
  • IKT-ekiko ardura eta erantzukizuna izatea (editatzea)
  • Materialaren zainketa

  • Denbora kontrolatzen jakitea
  • Hizkuntza desberdinekin kontaktuan egotea

Gaurko egunarekin amaitzeko, hona hemen gure blogaren URL-a:





2014/12/18

Gaur amaitzeko azken aurreko eguna da. Aurkezpen ugari egon dira, denak oso interesgarriak. Adibidez batean Blog bat egin dute umeak egiten dituzten gauzak partekatzeko, beste batean berriz, web orri bati buruz hitz egin dute. Bakoitzak era ezberdin batzuk erabili dituzte aurkezteko esaterako, batzuk aurkezpena Prezzi baten bidez egin dute eta beste batzuk berriz, bideo edota Power Point baten bidez egin dute.

Hori alde batera utzita, gaur modulu lan oso ona aurkeztu dute. Nire ustez izugarrizko modulu lana. Oso interesgarria izan da, gainera egindako bideo oso ondo entzuten eta ikusten zen. Horretaz aparte, erabilitako planoak oso onak izan dira. Esan dezaket ikusi ditudan modulu lanetatik hau, hoberena da. 

Amaitzeko esan beharra dut gaur lan gutxi egin dugu aurkezpenak direla eta. Hala ere, blogean hainbat gauza egin ditugu.


2014/12/19

Gaurko klasea IKT-ko azken klasea izan da. Klasea hasi da aurkezpen batekin, modulu baten aurkezpen batekin hain zuzen ere. Moduluaren bideoa oso ondo dagoela uste dut. Izan ere, oso ondo barneratu dute egin behar zuten lana. Egindako bideoa ikaragarri gustatu zait eta oso ondo pasatu dut bideo ikusten. Modulua Prezzi baten bidez aurkeztu dute.


Hori eta gero, gure aurkezpena egin dugu. Aurkezpena nahiko ondo atera dela uste dut. Hala ere arazo tekniko batzuk izan ditu baina aurrera eraman dugu aurkezpena. Nire ustez egin dugun proiektua nahiko ondo dago, izan ere nahi genuena lortu dugu. Lana hasi baino lehen ipini genituen helburuak lortu ditugula uste dut. Hona hemen egindako aurkezpena;



















Aurkezpena egin ondoren, bakoitzak auto ebaluazio bat egin du eta Sites-era igo dugu. Hona hemen nire autoebaluazioa;

Ekaitz Garcia 


Gutxitan 4

Normalean 7

Askotan 9

10

Taldekide guztien ikuspuntuak eta iritziak kontuan hartzen dira


X

Bakoitzak bere lana burutzen du


X

Bileraren garapenerako planifikazioa egiten da



X
Egiten den bilerako planifikazioa betetzen da


X

Ordutegia eta bileren egunak taldekide guztiak errespetatzen dituzue




X
Lanak eperako egiten dira



X
Rolak errespetatzen dira



X

Helburuak betetzen dira



X

Elkarrekiko laguntza ematen da kideen artean




X
Taldearen lana kalifikatzeko nota bat




X
Taldearen izena:

 IKT LANGILEAK

Hau egin ondoren, denok batera fitxa bat egin dugu, beste autoebaluaketa fitxa bat izan da. Besterik gabe, gaur astekari honetan idatziko dudan azken eguna izango da espero zuen gustokoa izatea eta ondo izan. Eskerrik Asko nire Blog-a irakurtzen duzuen guztioei.

No hay comentarios:

Publicar un comentario