jueves, 11 de diciembre de 2014

ELIKADURA ETA DIETA

Begiratu ikusitako azken artikulua. Artikulu honek Consumer egindako artikulua da eta kirolarekin eta elikadurarekin zerikusia du. Kirola egiten duten pertsonek elikadura on bat izan behar dute eta horren arabera haien egoera fisikoa hobeagoa edo txarragoa izango da. Horegatik artikulu honetan esaten duen moduan, kirola egin baino lehen karbohidratoak jatea onuragarria izango da gure egoera fisikoa onena izateko eta kirola eta gero gomendagarria izango da arrainak, okelak, etab. jatea. Irakurgai hau aukeratu dut interesgarria iruditzen zaidalako kirolak egiten duten umeak dieta on bat izatea. Izan ere, ume kirolari batek bost janari egin beharko du egunero. Horregatik, irakurritako artikulu honetan dieta  bat aurki ditzakegu;

Gosari eta meriendak:
  • Esnekiak: esnea, jogurra, gatzatu edo mamia, gazta...
  • Laboreak: ogia, ogi xigortua, gailetak, laboreak, mueslia, opil xeheak...
  • Fruta freskoak, zukuak.
  • Hestekiak, kontserbak (atuna, etab.), gazta...
  • Gantzak: gurin edo margarina.
  • Osagarriak: marmelada, konfitura, eztia, azukrea...

Hamarretakoa (gosariaren edota meriendaren arabera egokitu beharrekoa)

Bazkari eta afariak:

  • Barazkiak edo, entsaladarekin, patata, arroz, ore edo lekaleak hartu behar dira. Haragi, arrain edo arrautzak, landare-hornigaiz eta ogiz osatua.
  • Otordua ondu eta prestatzeko, olioa.
  • Fruta freskoa edo esnekiren bat.

Hemen komeni da esnekiren bat, laboreak (ohiko otartekoa -hesteki, fianbre, gazta edo antzeko zerbait daukana- edo gailetak) eta fruta bat edo zukua sartzea.


Hona hemen irakurritako testuaren esteka:


ESPERO DUT ZUEN GUSTUKOA IZATEA!!!!! :)

No hay comentarios:

Publicar un comentario