viernes, 19 de diciembre de 2014

IKT-ren Autoebaluaketa

Hona hemen nire autoebaluaketa, taldearen ebaluaketa eta beste taldeen ebaluaketa;

AUTOEBALUAZIO PERTSONALA:
Ikt-ren autoebaluazioarekin hasteko, esan beharra dago irakasgai honek desberdina izan dela. Irakasgai guztienetan teoria mordo bat ematen dugu baina honetan berriz, emandako teoria gaur egun egiten, erabiltzen edo gertatzen diren gauzekin edo teknologiekin zerikusia dute. Irakasgai honen lehenengo egunak nahiko zailak izan ziren niretzat, ez bainuen gauzak oso ondo ulertzen, baina denbora aurrera joan ahala gauzak hobetzen joan dira.

Ikt-en gauza ugari egin ditugu, esaterako blog bat egin dugu. Hau nire lehenengo bloga izan da eta nahiko ondo egin dudala uste dut. Blogean bi eguneroko egin ditut eta horretaz aparte lanak igotzeko eta sarrerak egiteko lekua izan da. Ikt-en aurkezpenak egin ditugu eta taldeka lan egin dugu, baina gehien harritu zitzaidan gauza bigarren egunean egindako ariketa bat izan zen. Gogoratzen dut irakasleak esan zuela begiak ixteko eta erlaxatzeko. Orduan bakoitzak gure gauzetan pentsatzen hasi ginen. Gauza harrigarria izan zen.

Bestalde, aurkezpen bat egin dugu eta aurkezpena oso ondo atera zitzaidala uste dut. Aurkezpen egunean nahiko urduri nengoen baina hala era, nahiko ondo egin genuela uste dut.

Balorazio pertsonalarekin amaitzeko, esan behar dut egun guztietan joan naizela, hortaz, denbora ahal izan dudan denbora gehien aprobetxatu egin dut, jardueretan parte-hartuz, lanerako prest nengoela adieraziz, etab. eta ondorioz izugarri ikasi egin dut, batzuetan ere, konturatu gabe, adibide nabarmena gmail-earen erabilpena da. Lehen ez nuen inoiz gmail-a erabiltzen ez baitnekien nola zebiltzan baina orain gehien erabiltzen duda programa da. Hau guztia kontutan harturik 8,5 bateko nota jarriko nioke neure buruari.



TALDEKO AUTOEBALUAZIOA:
Beste irakasgaien talde kopuruarekin alderatuz askoz ere gutxiagoa da, izan ere, talde hau lau pertsonetako da eta adibidez, modulu laneko taldea zazpi-zortzi pertsonakoa da.

Honek alde onak eta ez hain onak ditu. Batetik, taldearen tamaina dela eta “erraztasunak” izan ditugu guztiok bilerak hitzartzeko eta hauetara joan ahal izateko, lana egiteko egunak erabakitzeko, eta abar. Bestetik,  modu erosoagoan lan egiteko aukera ematen digu, baina erosotasun horren barnean ere lan handiagoa da kide bakoitzeko. Hori dela eta, ordu gehiago eman ditugu bai bakarka bai taldean.

Gainera esan beharra dago guk testu bat irakurri eta video bat ikusi behar genuela. Testua irakurtzeko ez dugu inolako arazorik izan testua nahiko erraza zen ulertzeko baina arazoak ailegatu dira video ikusteko orduan. Bideoa ingelesez zengoen eta horregatik ikusteko atentzioa maximoa izan da, hala ere, ez dugu ulertu bideoan agertzen ziren gauza guztiak.

Lana nahiko justu amaitu genuen baina azkenean ondo egin genuen aurkezpena. Hala ere, aurkezpenean gertatutako gauza bat ez zitzaidan gustatu. Nire taldekide batek ez zuen aurkezpen osoan hitz egin ez zuelako nahi. Bere ustez ez zuen zentzurik hitz egitea eta besteok bere partea esan genuen.

Azkenik, esan beharra daukat gustura egin dudala lan taldekide hauekin lehen aipatutakoarekin izan ezik. Horretaz aparte esperientzia guztiz positiboa izan dela uste dut eta Ikt-ren erabilpenaz gehiago ikasi dudala uste dut. Hau kontuan harturik, nire taldeari 8 bat jarriko nioke, nota pixka bat jaitsi dut aurkezpenean izan genuen arrasoagatik bestela 8,5-eko edo 9-ko nota jarriko nioke taldeari.




BESTE TALDEKIDEEN AUTOEBALUAZIOA:

TALDE 1: Ander Gastesi, Ane Goienetxe, Josu Hernaez eta Xabier Ibarrondo
Talde honek "Gizarte pantaila anitzen" gaia landu du, horretarako jasotako testuak irakurri, laburtu eta landu dituzte aurkezpena prestatzeko. Aurkezpena egiteko power point-a erabili dute, hainbat diapositibetan irudi eta laburpen txikien laguntzaz ikusleei gaia era interesgarri baten aurkezteko asmoz. Nire ustez nahiko ondo egin dute. Egindako Power Point-a nahiko sinplea izan da baina ebaluatu beharko dugu izandako denbora ez dela askorik izan horregatik taldeari jarri egingo diedan nota 7,5 bat izango da.

TALDEA 2: Asier Ibarzabal, Laura Iriarte, Josu Isasi eta Asier Landeta
            Talde honek “Web 2.0” gaia landu du. Horretarako testu batzuk irakurri eta landu dituzte, horretaz aparte bideo bat ikusi dute. Hori guztia egin eta gero klase osoari aurkezpena egin diote. Aurkezpena egiteko Power Point bat erabili dute. Nire ustez erabilitako Power Point-a nahiko eskasa izan da. Gainera egindako gaiarekin nire ustez Power Pointan sartzeko gauza ugari zeuden horregatik ipiniko diedan nota 7 bat izango da.

TALDEA 3: Jon Larramendi, Agueda Larrazabal, Ion Larreategi, Aimar Legorburu eta Alazne Lopez
            Talde honi egokitutako gaia Web 2.0 izan da. horretarako testu batzuk irakurri dituzte eta aurkezpena egiteko bideo bat egin dute. Esan beharra dago aurkezpena oso ona izan dela baina ez direla taldekide guztiak agertu. Hala ere, egindako bideoa nahiko dinamikoa izan da eta apropoxa izan dela uste dut, horregatik ipiniko diedan nota 8 bat izango da.

TALDEA 4: Aitziber Luperena, Hilargi Macho, Izaro Maguregui eta Marina Mardones.
            Niretzako talde hau oso onda izan da. izugarrizko lana egin dute. Testuak landu dituzte eta bideo bat ikusi dute. Horretaz aparte aurkezpena egiteko Prezi bat erabili dute baina hori ez da izan guztia, hori egin eta gero beraiek egindako bideoa erakutsi digute. Aurkezpeneko egunean taldekide bat falta izan da, hala ere, oso ondo egin dute. Esandako gauza guztiak kontuan hartuta talde honi 9 bat jarriko nieke.

TALDE 5: Jon Martija, Unai Martin, Naia Martinez eta Maria Menoyo
            Talde honi egokitu zaien gaien gaitasun mapen gaia izan da. Esan beharra dago talde honi egokitu zaien lana nahiko konplexua dela. Egia esan, landu behar izan dituzten testuak nahiko konplikatuak eta aspergarriak izan dira, baina beraiek aurkezpena irakurritakoaren laburpena eta gaiak orokorrean azaltzea erabaki dute. Gaia zaila izan arren oso ondo egin dutela esan beharra dago, horregatik nire nota 8 bat izango da.

TALDE 6: Itziar Ortega, Ekai Prieto, Eloie Palazuelos eta Josu Perez
            Talde honi egokitu zaien lana gaitasun digitala izan da. Talde hau hainbat testu irakurri dute aurkezpena egiteko. Aurkezpena Prezzi baten bidez egin dute. Oso interesgarria izan da baina batzuetan neketsua egin zait, hala ere ondo egin dutenez nire ustez nota on bat berezi dute horregatik ipiniko diedan nota 7,5 ekoa izango da.

TALDE 7: Aiala Salceda, Haizea Ruiz de Loizaga, Ziortza Sagasti eta Olaia Sanchez
            Talde hau jorratu egin duten gaia gaitasun digitalen gaia izan da. Talde hau aurkezpena egiteko orduan Powtoon programa erabili dute, niretzako lehen  aldia zenez Powtoon programarekin nahiko interesgarria iruditu zait. Hala ere esan beharra dago programa honen bidez aurkezpen bat egitea oso erraza dela ez duzulako hitz egiten, horregatik nire nota 7 bat izango da.

TALDE 8: Natalia Monroy, Ane Monzón, Gonzalo Morales eta Nerea Oliver
            Talde honi egokitutako gaia alfabetizacion internacional eta digital izan da. Hauek aurkezpena egiteko bideo bat egin dute baina nire ustez, aurekoan esan dudan bezala pertsonen abotsak faltan bota ditut. Nire aburuz, horrelako aurkezpenak egitea oso erraza da, Play-ra eman era aurkezpena eginda egongo da. Horegatik beste 7 bat jarriko nieke.

TALDE 9: Eider Reta, Markel Rios, Mikel Rodriguez eta Itziar Rodriguez
            Hauek jorratu duten gaia hurrengoa izan da; Manereo Aprendizaje estratégico y TICs. Lana aurkezteko Powtoon bat erabili dute, besteetan esan dudan bezala berriro abotsak faltan bota ditut. Aurkeztu duten gaia oso interesgarria izan da baina programa hau abantaila hori dauka ez duzula hitz egin behar. Horregatik, nire iritziz beste 7 bat merezi dute.

TALDE 10: Amaia Santamaria, Gorka Santamaria, Andrea Seco eta Naia Zubiarrain
            Gaia egiteko erabili dute dokumentu, testu eta albiste ezberdinak. Aurkezpena entretenigarria izan da eta jorratutako gaia asko gustatu zait. Hala ere, beste taldekideek bezala bideo bat egin dute, hori egitean pertsonen abotsak galtzen dira, aurkezpenaren mamia galtzen da. Esan beharra dago egindako bideoa asko gustatu zaidala baina aurreko esandakoa faltan bota dute. Horregatik talde honi jarriko diodan nota 7,5 bat izango da.

TALDE 11: Eider Martinez, Iñaki Tavera, Tatiana Terron eta Juncal Susperregui
            Lana egiteko hiru testu ezberdin irakurri dituzte; Algunos principios para el desarrollo de buenas prácticas pedagógicas con las TICs en el aula, Internet en educación eta La web 2.0 irrumpe en la escuela. Aurkezpena egiteko Powtoon programa erabili dute eta programa hau erabili duten guztiek bezala gauza berdina faltan bota du: abotsak. Hala ere, la non bate gin dutela uste dut eta horregatik besteak baino nota altuagoa izango dute. Talde honen nota 8 bat izango da.

TALDE 12: Unai Valtierra, Cristina Yelamos, German Vazquez eta Nerea Velasco
            Lana honek Ikt-rekin zerikusia izan du. Lana Aurrera eramateko, testuak irakurri dituzte eta blogean eskegi dute egindako guztia. Aurkezpena egiteko ez daukat argi zer erabili duten vaina uste dut Prezzi bate gin dutela. Nire ustez, egindako lana ona izan da vaina aurkezpena egitean desorekak egon dira, gaiaz gehien jakiena Nerea zela argi ikusten zen. Hala ere, lan on bat jorratu dutela uste dut, horregatik talde honen nota 8 bat izango da.

TALDE 13: Amets Zarraga, Xabier Zarraga, Leire Zabala eta Iraiz Zarraga
            Irakurritako testuaren izenburua “Ikasketa prozesuaren ikuspegia epe luzean” izan da. Horretarako hiru testu ezberdin irakurri dituzte eta hortik laburpen bat atera dute. Lanaren gaia eskola 2.0-ren praktika honak da. Esan beharra dago  izandako gaia nahiko interesgarria izan dela eta horregatik jendea adi egotea lortu dutela. Hala ere berriro errepikatuko dut lehen esandakoa, bideo bat egin dutenez ez dute hitzik esan aurkezpena egiteko eta nire aburuz horrelako gauzak notan influentzia daukate horregatik taldearen nota 7,5 bat izango da.

TALDE 14: Mireia Cobo, Leire De Prado, Garazi Cortes
            Lehenengo taldea izan da aurkezpena egiten. Aurkezpena prestatzeko denbora gutxi izan arren lan on bat egin dutela uste dut. Aurkezpena egiteko Power Point bat egin dute. Esan beharra dago erabilitako euskera oso ona izan dela eta hori aurkezpena hobetzeko balio egin zaie horregatik nire ustez talde hau merezi duen nota 8,5 bat da.

TALDEA 15: Gontzal Diez, Maider Diez, Ester De Diego eta Miren Eeles
Talde hau nahiko originala izan da bere aurkezpenarekin. Lehen aldiz, ikusi ahal izan dugu euskarrri digital ezberdina erabili dutela, power point-a alde batera utziz. Aurkezpena egiteko Prezzi bat egin dute eta egia esan, era labur, argi, zehatz eta entretenigarri batean burutu dute aurkezpena. Horregatik esandako gauzak kontuan izanda, talde honek merezi duen nota 8 bat izango da.

TALDEA 16: Asier Eguiguren, Lara Estrella eta Joane Elorriaga
            Talde hau aurkezpena egiteko nahiko ziur eta urduritasun gabe ikusi dut. Hiru taldekide ziren bakarri eta gainera lan on bat egitea lortu dute izandako denbora eskasarekin. Betetako lana sinplea, baina, zehatza eta ordenatua izan da. Ez zuen konplikazio handirik bete duten euskarri digitalak, baina, garrantzitsuena ulergarria izatea denez, bete-betean asmatu dute. Transmititutako informazioa, esan bezala, zehatza izan da, landu beharreko testuak eta bideoak ulertu dituztela agerian utziz. Horregatik, ipiniko diedan nota 8 bat izango da.

TALDEA 17: Aingeru Garcia, Nerea Garcia, Daniel Linero, Garcia eta Unai Garcia
            Talde handia izan da, 5ko taldea eta horren ondorioz egindako aurkezpena nahiko luzatu da. Gainera azken aurkezpena zenez nahiko nekatuta geunden eta klasean zarata zegoen. Hala ere ondo egin dutela uste dut. Power Point bat erabili dute lana egiteko. Denbora eskasa izan arren lana on bat burutu dutela uste dudanez, talde honen nota 7,7 bat izango da.



DOKUMENTATZAILEAK:
Lehenengo taldea Irati, Loiola, Peio eta Edurne izan dira, bigarrenak, Aitor, Ane, Iraia eta Larraitz izan dira eta hirugarren taldea Xabi, Maite, Maider eta Alazne izan dira.

Lehenengo taldea jendea egindako aurkezpenetaz hitz egin du, esaterako, talde bat ikertu dute batez ere eta esan dute talde horrek nahiko urduri zeudela eta abar. Bestetik, esan beharra dago oso ondo egin dutela eta oso poetikoak egon direla.

Bigarren taldea berriz, bi gauzetaz hitz egin dute, batetik hezkuntza arloaz hitz egin dute eta bestetik ikertutako bost taldeaz. Beraiek esan dezan duten moduan, haien lana zortzi puntutan edo zatitan banandu dituzte:
  1. Sites egitea
  2. Zeregina argi edukitzea
  3. Taldeak behatzea
  4. Informazioa biltzea
  5. Informazioa partekatzea
  6. Analisia egitea 
  7. Hausnarketa 
  8. Partekatzea
Bigarren taldearekin amaitzeko nire ustez egindako aurkezpena nahiko interesgarria izan da, eta oso ondo egin duteka uste dut.

Hirugarren taldea, hiru gauzaz hitz egin du, lehengo gaia Sitesen erabilpena izan da, bigarren gaia ikertutako taldeak izan da eta hirugarren eta azken gaia, bideo baten laburpena izan da. Egindako aukezpena nahiko ona izan da baina nire ustez dinamikoagoa izan beharko zen batzuetan monotonoa izan baita.


Nire aburuz dokumentatzaileen nota berdina izan behar da lan mordoa egin dutelako, horregatik talde guztiei 9 bat jarriko diet.

No hay comentarios:

Publicar un comentario