jueves, 27 de noviembre de 2014

GIZENTASUNA

Gaur egun gero eta osasuneko arazo gehiago daude, bat umeen gizentasuna da. Horregatik, gai honi buruz sakontzea ona dela uste dut.



Gizentasuna ‘lehen mailako’ gizarteetako asaldura kroniko gisa defini daiteke. Gaixotasun honen ezaugarria da gorputzean gantz gehiegi pilatzen dela, eta, oro har, pertsonaren pisua ideala baino handiagoa izaten dela.
Gizentasunaren arazoa larria da gure gizartean, eta horrek, nahi eta nahi ez, hausnarketa eragin behar liguke; izan ere, munduko biztanleen zati handi bat gosez hiltzen ari den bitartean, beste asko gizentasunak jota daude bere esku dituzten elikagaiak gaizki aprobetxatzen dituztelako.
         Haurren obesitatea

Azken urte hauetan, gizentasunaren arazoak eragin zuzena izan du gizartearen segmentu batean. Izan ere, Espainiako Osasun Ministerioaren arabera, haurren obesitatea batez ere 6 eta 12 urte bitartekoena, % 16,1ekoa da, helduena baino puntu eta erdi handiagoa. Datu horiek Europako herrialdeen sailkapeneko bigarren postuan jartzen dute Espainia, Britainia Handiaren atzetik. Gainera, 1984tik hirukoiztu egin da haur obesoen portzentajea.
Aditu guztiek hazkunde horren zergatiak bilatzeari ekin diote. Haien ustez, azken urte hauetan haurren elikaduran izan diren aldaketek zerikusia dute. Kontuan izan behar da gure gizartea dieta mediterraneotik urruntzen ari dela zoritxarrez, eta gero eta prestatutako elikagai gehiago hartzen ditugula; baita gero eta janari azkar gehiago ere.

Hori horrela izanda, gure haurrek opilekin ordezkatu dute ohiko bokadiloa eta freskagarriekin ura. Haur askok, gainera, ez dute ondo gosaltzen, batzuek gosaldu ere ez, eta gero eta kirol gutxiago egiten dute. Ondorioz, haurren gizentasuna gure osasun-sistemaren lehentasunezko arazo bihurtu da; izan ere, gizenak diren haurren % 80 gizenak izango dira heldu bihurtzean ere, eta gaixotasunarekin batera datozen beste asaldurak eta bizi-kalitate txarra pairatuko dituzte. Etorkizunari begira, iragarpenak ez dira batere baikorrak: berehalako neurriak hartzen ez badira, 2030ean Europako biztanleen % 60 gizena izango da. Eta, kostuari dagokionez ere, datuak adierazgarriak dira. Espainian bakarrik obesitateak 2.500 milioi euroko gastua eragiten du, osasun-gastu osoaren % 7, alegia.


Informazio honi buruz esteka asko aurkitu ditut horregatik hemen utziko dizuet. Espero dut zuen gustokoa izatea. Eskerrik Asko!!!

IKT-AK HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIA

Hona hemen duela hainbat aste egindako IKT-i buruzko lana:

IKTak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia
Lehenengo klase teorikoan bidalitako artikuluaren laburpena egin behar genuen eta 2 galdera eta 5 hitz gako proposatu. Hona hemen nire lana:

LABURPENA:
Gaur egun ezin dugu gizartearen definizio zehatz bat eman, oso zaila da, hala eta guztiz ere, esan dezakegun gaur egungo gizartea materialista, globalizatua, digitala, informazio eta ezagutzaren gizartea dela. Edota baita ere esan dezakegu komunikazioaren eta irudiaren gizartea dela. Arazo hau eskolarekin zer ikusi handia dauka ez baitakigu eskolaren definizioa nola den ezta ere.

Halaber, eskolaren funtzioen zerrenda jar dezakegu:
a) Gizartearen ezaugarriei hobeto egokitzea eta alfabetatze digitala.
b) Eten digitala saihestea eta inklusio digitala bultzatzea.
c)Hezkuntza eredua berriztatzea.

Hau dela eta, IKT-ak gaur egungo gizartean duten inportantziaren arabera hurrengo aukerak izango dira eskolan gehien erabiliko direnak:
1.      Blogak eta weblogak
2.      Wikiak
3.      Webquestak
4.      Marka gune sozialak
5.      Podcastak
6.      Mapa kontzeotualak
7.      Moodle
8.      Bideojokoak eta sofware didaktikoak

GALDERAK
-          Nola izango zen teknologia gabeko mundu bat?
-          Nola lantzen dituzte teknologiak gaur egungo irakasleak aurreko mendekoak badira?

BOST HITZ GAKO
-          IKT
-          TEKNOLOGIA
-          ESKOLA
-          WEB 2.0

-          ALFABETATZE DIGITALA

domingo, 23 de noviembre de 2014

Begiratu gaur goizean aurkitutako erreportajea!!!!


Erreportajean kirolak gure hezkuntzan zehar daukan garrantziaz hitz egiten du. Kirol guztiak ez dira berdinak izango batzuk beste batzuk baino arriskutsuagoak izango dira. Adibidez, erreportajean dauden adibideak jarriko ditut:


    • Arriskurik gabekoak, kirol onuragarriak. Adibidez, igeriketa, txirrindularitza, sakibaloia...
    • Eztabaidagarriak. Adibidez, tenisa, judo, eskia...
    • Arriskuzko kirola. Adibidez, futbola, errugbia...





Gero, erreportajean hainbat gomendio emango ditu egingo dugun kirola aukeratzeko. Horrekin batera, hainbat kirolari famatuen historioa azaltzen du.

Amaitzeko, URL-a ipiniko dizuet, esan beharra dago erreportajea oso interesgarria dela eta animatzen zaituztela irakurtzera. Eskerrik Asko!!!


jueves, 20 de noviembre de 2014

Kirola

Hona emen, PDF baten aurkitutako izugarrizko informazioa. PDF honetan ariketa fisikoari, kirolari eta haurren osasunari buruz hitz egiten du.

Hauek izango dira PDF-arekin zerikusia izango duten gai nagusien definizioak:


  • Jarduera Fisikoa. Muskulu eskeletikoek eragindako edozein gorputz-mugimendu energia gastua nabarmen handitzen duena. Honen adibide dira besteak beste: baratzean aritzea, erosketak egitea, korrika egitea, futbolean aritzea e.a. Nahiz eta hauetako batzuk aurrean azalduko ditugun kontzeptuen barruan ere azaltzen diren.
  • Ariketa Fisikoa. Behin eta berriz egiten diren gorputz mugimenduak, aldez aurretik planifikatuak eta egituratuak daudenak, sasoiari eusteko edo hura hobetzeko egiten direnak. Ariketa fisikoaren adibide dira, besteak beste, bizikletan egunero ibiltzea, aerobic-eko eskolak hartzea eta kirol gehienen praktika ere bai.
  • Kirola. Beste ariketa fisikoetatik bereizten da lehia barnean sartzen delako eta arau zehatz batzuen menpe dagoelako.
  • Osasuna. Gaixotasunik gabeko egoerari deitzen zaio eta bizi kalitatearekin nahiz ongi izatearekin dago lotuta.
  • Sasoi Fisikoa. Ongizatea sortzen duen egoera fisikoa eguneroko jarduerak edota ariketa fisikoa maila egokian egitea baimentzen duena. 5 dira sasoi fisikoaren osagai nagusiak: gaitasun aerobikoa (erresistentzia), abiadura, indarra, elastikotasuna eta gorputzaren konposizioa.



Emen usten dizuet web orrialdearen URL-a:

http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/ikas/15/15037044.pdf

UMEEN OSASUNA

Hona emen Argia aurkitutako umeen osasunarekin zerikusia duen berria. Berria honek hitz egingo du nutrizioari, elikadurari eta umeen osasunari buruz. Elikadura, nutrizioa eta osasuna guztiz elkarlotuta daude gizakion kasuan. Ezin da osasun bikainik izan nutrizioa egokia ez bada, eta nutrizioak, aldi berean, behar bezala elikatzea eskatzen du. Hortaz, bai nutrizioa, bai elikadura, guztiz garrantzitsuak dira bizitzako lehen urteetan. Horregatik irakurri dudan berria umeen kolesterolarekin zerikusia du. Izan ere, esan beharra dago, kolesterola oso kaltegarria dela gure osasunerako gehienezko portzioetan dagoenean batez ere.





Kasu honi buruz, sakondu nahi baduzue hona emen berriaren esteka;



http://www.argia.eus/argia-astekaria/2080/kolesterola-umeetan-ere-kezkatzeko-modukoa?ids=argia-astekaria/2080/kolesterola-umeetan-ere-kezkatzeko-modukoa

Beti bezala, eskerrik asko nire bloga irakurtzeagatik :))

domingo, 16 de noviembre de 2014

KIROLAK DITUEN ONURAGARRIAK

Hona emen kirolak dituen hainbat onuragarri. Hurrengo artikuluan irakurri dudan moduan, kirola beharrezkoa da gaur egungo umeentzat. Gaur egun, hainbat gauzetarako balio du: gizartean hobeto moldatzeko, besteak ezagutzeko, lotsa galtzeko…

Emen Web orrialdearen URL-a atxikitzen dizuet. Espero dut zuen gustukoa izatea!!! Eskerrik Asko.


 

jueves, 13 de noviembre de 2014

ASTEKARI TEORIKOA

IRAKASGAIAREN HAUSNARKETA TXIKI BAT

Irakasgaiaren arlo teorikoarekin amaitzeko, esan beharra dago ez dela irakasgai erraz bat izan. Irakasgai hau egin baino lehen ordenagailuekin neuzkan arazoak oso handiak ziren. Hala ere, arazoei aurre egin dizkiot eta egunak pasa ahala gero eta hobeto egon naiz. 

Horregatik klaseak bai praktikoak bai teorikoak amaitzean hartu ditudan trebetasunak oso handiak izan dira. Esaterako, lehen oso gutxi erabiltzen nuen gmail-a edota horelako programan baina praktikan asko erabili dugunez gaur egun programa hauek ezinbestekoak dira nire bizitzan lan egiteko. Besterik gabe, eskerrik asko zuen atentzioagatik.



2014/12/18

Gaur IKT klase teorikoren azken klasea izan da. Gaur dokumentatzaileak azken aurkezpena egin dute eta egindako autoebaluazioan bezala oso ondo egin dutela uste dut. Izan ere, nire ustez, dokumentatzailea izatea nahiko zaila da. Dokumentatzaileak besteen lana ebaluatu behar dute eta horretarako izugarrizko arreta jarri behar dute besteen aurkezpenetan.

Bestetik, gaur lan bat entragatu diogu Alaitzi. Lanean gure autoebaluazioa eta gure taldearen ebaluazia jarrita zegoen. Hori ez ezik, beste aurkezpeneko ebaluaketa egin dugu. Esan beharra dago lan hori nahiko zaila eta luzea dela, zeren beste taldekideak ebaluatzea beti zaila baita. 

Gaurko egunarekin amaitzeko irakasleak bideo bat jarri digu. Bideoaren izenburua SESHA da baina ez dut You Tuben aurkitu horregatik ezin izan dizuet atxikitu.

Klasearekin amaitzeko, abesti bat jarri digu eta azken agurra eman digu.



2014/12/11

Gaurko aurkezpenak dokumentatzaileak egin dituzte, lehenengo taldea Irati, Loiola, Peio eta Edurne izan dira, bigarrenak, Aitor, Ane, Iraia eta Larraitz izan dira eta hirugarren taldea Xabi, Maite, Maider eta Alazne izan dira.

Lehenengo taldea jendea egindako aurkezpenetaz hitz egin du, esaterako, talde bat ikertu dute batez ere eta esan dute talde horrek nahiko urduri zeudela eta abar. Bestetik, esan beharra dago oso ondo egin dutela eta oso poetikoak egon direla.


Bigarren taldea berriz, bi gauzetaz hitz egin dute, batetik hezkuntza arloaz hitz egin dute eta bestetik ikertutako bost taldeaz. Beraiek esan dezan duten moduan, haien lana zortzi puntutan edo zatitan banandu dituzte:
  1. Sites egitea
  2. Zeregina argi edukitzea
  3. Taldeak behatzea
  4. Informazioa biltzea
  5. Informazioa partekatzea
  6. Analisia egitea 
  7. Hausnarketa 
  8. Partekatzea
Bigarren taldearekin amaitzeko nire ustez egindako aurkezpena nahiko interesgarria izan da, eta oso ondo egin duteka uste dut.

Hirugarren taldea, hiru gauzaz hitz egin du, lehengo gaia Sitesen erabilpena izan da, bigarren gaia ikertutako taldeak izan da eta hirugarren eta azken gaia, bideo baten laburpena izan da. Egindako aukezpena nahiko ona izan da baina nire ustez dinamikoagoa izan beharko zen batzuetan monotonoa izan baita.




2014/11/27



Gaur teoria klasean azken aurkezpenak egon dira, sei talde aurkeztu dituzte haien lana. Gaurko aurkezpenak web 2.0. zer ikusia izan dute eta esan beharra dago gaurko aurkezpenak nahiko dinamikoak izan direla. Landutako gaiak hain zuzen ere hurrengoak izan dira:



  • Gaitasun digitala
  • Eskola 2.0
  • Irakaskuntza estrategiak
  • IKT-ak
  • IKT-ko praktika onak
Klase honetan ikusi ditugu bideo egiteko programa berriak, eta esan beharra dago oso interesgarriak direla. Hiru talde Powtoon erabili dute baliabide digital moduan. Beste talde batek, berriz, ahots grabaketa erabili du eta hori moldatzeko beste eratako programak erabili dituzte, esaterako, konbertidorea, audicity, etab. Hurrengo talde batek bideo bat egin du eta atzetik haien abotsak entzuten ziren eta azken taldeak berriz, inoiz ikusitako programa erabili du. Programaren izena Emaze da.

Amaitzeko esan beharra dago, gaurko klasea oso interesgarria izan dela, gauza berriak ikusi ditugu eta horren ondorioz beste egun batearako baliabide digital berriak jakingo ditugu eta hori beste lan batzuetarako ona izango da.



2014/11/20 



Gaurko teoria klasean Aurkezpenak egon dira. Aurkezpen hauek IKT-rekin zer ikusia izan dute. Egindako aurkezpenetatik gehien gustatu zaidana eskola 2.0-arena izan da. Izan ere, gaur egun eskola 2.0 oso garrantzitsua da umeen bizitzan.


Nire kideek egindako aurkezpenei begira, ideia berriak izan dituztela esan dezaket. Gaurko aurkezpenak bideo edota grabazioen bitartez egin dute, klase aurrean hitz egin ordez. Bideo batzuk besteak baino landuagoak izan dira, hala ere, oso lan politak eta interesanteak izan dira. Gainera, honi esker, arreta mantentzea errazagoa dela uste dut, guztiz ere, esan beharra dago ahotsak faltan bota ditudala, azken finean aurkezpenak bideo baten bidez egitea oso erraza da. Amaitzeko, esan beharra dago talde batzuk testu berdinei buruz hitz egin arren, ikuspuntu desberdinetatik enfokatu dute gaia.

Horregatik, gaurko astekariarekin amaitzeko esan beharra daukat gaurko aurkezpenak oso onak izan direla, gaur egungo gai interesgarri bati buruz hitz egin baitute.



2014/11/13



Ikt-ko gaurko klasean aurkezpenak egin dira. Bost talde egin dituzte aurkezpena eta gurea bat izan da. Guri egokitu zaigun testua "De Solido a Liquido" izan da. Horretaz aparte Bauman-en bideo bat ikusi dugu aurkezpena egiteko. Testuaren laburpena egin dugu, bi erronka, sintesi bat, eta bost hitz gako atera ditugu. Gero, bideotik informazioa atera dugu lanean informazio gehiago sartzeko. Aurkezpenean, egokitu zaidan partea laburpena kontatzea izan da.

Lanarekin amaitzeko esan beharra dago zailtasunak izan ditugula bideoa ulertzeko, izan ere, bideo ingelesez azpititulatuta zegoen eta ez genuen oso ondo ulertzen. Hala ere, You Tube-en bilatzen aurkitu dugu leku bat non azpitituluak aldatzen zituenak.

Bestetik, nire taldeari ebaluazio bat egin beharko banu, ebaluazioa on bat izango zen. Lana ondo egin dugula uste dut baina aurkezpena egiteko orduan, taldekide batek ez zuen ezer esan eta hori ez zen nire gustokoa izan baina hala eta guztiz ere, egin genuenak nahiko ondo egin genuela uste dut. Horregatik esan dezaket lanaren helburuak bete ditugula.




Laburpena:
Artikulu honetan, orokorrean gizarte digitalaren alfabetizazio berrietarako modelo bat eskaintzen da. Baumanen metafora erabiliz, kultura “solidoaren” eta XlX. eta XX. mendearen arteko informazioaren kultura “likidoaren” posizioari erreferentzia egiten zaio; zeinean 2.0 web-ak gure gaur egungo kulturako faktore anitzengan efektu esanguratsu asko dauzkan.
Alfabetizazioak eremu digital batean subjektu bezalako identitatezko grapen prozesu bat aurkeztu beharra dauka. Era berean, honek informazioarekin interakzionatzeko eta modu kritiko eta emantzipatzaile gisa birsortzeko konpetentzia intelektualen, sozial eta etikoen apropiazio esanguratsuagatik nabarmendua izan beharra dauka. Beraz, esan daiteke alfabetizazioaren meta subjektu bakoitzarengan ziberespazioaren kultura kritikoan, formalean eta autonomoan antzeztu eta parte hartzeko gaitasuna garatzea izango dela. Oro har, hau, gizarte informazionalaren hiritar guztien eskubide eta beharrizan bat da.
Garai berriek, aktore gehiago sortu dituzte, hala nola, Internet, telefonia mugikorra, bideo-joko eta gainontzeko baliabide digitalak. Hauek, gure esperientzia aspektu anitzetan aldatzen ari dira: aisian, komunikazio pertsonaletan, ikaskuntza-prozesuan, lan-munduan, etab. Digitala dena, kultura solidoaren eta kontsumismoaren esperientziatik ondo ezberdindutako esperientzia likidoa da, eta horrenbestez, ikuspuntu eta alfabetizazio eta aprendizai eredu berrien beharrizana du.
Alfabetizazio on bat lortzeko Web 2.0-ren hainbat gaien erabilera beharrezkoak direla. Horretarako sei dimentsio hauen beharrezkoak izango dira:
    • Biblioteka unibertsala.
    • Merkatu globala.
    • Mikrokontenidoak testualki nahastuz.
    • Komunikazio multimedia.
    • Sare sozialak.
    • Ingurune birtualak.


Alfabetatze digitalak adierazpen eta ekintza komunikatibo ezberdinak garatzera eramaten du, alde batera utziz paperaren bidez egiten den idazketa eta irakurmena. Alfabetatze mota hau, “Multialfabetización” moduan ezagutzen dena, teknologia berrien erabilera lantzeaz gain, datuen bilaketa, analisia, hautaketa eta komunikazioaren bidez ezagutza eraikitzea du helburu. Era horretan, ikaslea informazioaren ekoizle eta kontsumitzailea bihurtuko da, eta eremu digitaletan komunikatzeko beharrezkoak diren konpetentziak garatuko ditu.
Aurretik aipatutako prozesu honek ikaskuntzaren eta Web 2.0-ko konpetentzien gurutzaketa dakar, non subjektuak identitate digitala garatuko duen eta pertsona autonomo, kritiko, kultu eta balore demokratikoekin ariko den. XXI. mendeko herritar batek, Web 2.0-k dituen plano ezberdinetan (datu eta artxiboen liburutegia, zerbitzuen merkatua, komunikazioaren gune publikoak…) modu aktiboan jokatzen eta parte-hartzen jakin beharko du ere. Hori dela eta, alfabetatze digitalak bost konpetentzia mota ezberdinak zehazten ditu: konpetentzia instrumentala, kognitibo-intelektuala, soziokomunikatiboa, axiologikoa eta emozionala.
Konklusio gisa, esan beharra dago alfabetatzea ez dugula hezkuntza formalaren arazo baten moduan soilik ulertu behar, ikaskuntza informalarena ere. Horrenbestez, alfabetatzerik gabe ezin izango da XXI. mendeko garapen sozial orekatu bat lortu. Gizarte kultu bat gabe, ez da gizarte likidorik egongo, demokratikoa eta adimentsua, alegia.


   


Sintesia:
Etengabe aldatzen den gizartean bizi gara eta kulturaren elaborazioaren, banaketaren eta kontsumoaren arauak aldatu dira. Orain arte erabili diren erramintak esperientzia digitalarekin alderatuz oso ezberdinak dira eta honen ondorioz, alfabetizazio hitza erabiltzen hasi da.
    Kulturaren kontsumoa eta eskuratzeko bideak, aurrean aipatu dugun bezala, aldatu direnez, ikaskuntza eredu eta alfabetizazio ikuspegi berrien beharra ikusi dute. Alfabetizazioaren helburua, ziberespazioan, pertsonak subjetu autonomo moduan aritzeko, kritikoa eta kulturaduna izateko hezitzea da.
Amaitzeko, esan beharra dago, alfabetizazio hau beharrezkoa dela XXI. mendean. Izan ere, gaur egungo gauza guztiak teknologiarekin zer ikusia dute, beraz, herritarren alfabetizazioa lortu beharra dago. Horretarako txikitatik hasi beharko gara Web 2.0 irakasten, bai hezkuntza formalean (eskolan) edota ez formalean (biblioteketan).


Hitz gakoak:


  • Alfabetatzea
  • Web 2.0
  • Kultura digitala
  • Konpetentziak
  • Hezkuntza



Erronkak:


  1. Gaur egun Espainiak duen egoera ekonomikoa dela eta, irakasleek duten adinaren, lan urte kopuruaren eta prestakuntza ezaren ondorioz, alfabetizazioarekin hastea zaila da.


  1. Aurreko honekin lotura zuzena duena, alfabetatze hori ematen ez bada, hezkuntza ez da aurrera joango. Hortaz, XXI. mendeko ikasleak XX. mendeko eskoletan hezitzen jarraituko genituzke. Alfabetatzerik gabe, gizarte baten garapen egoki bat lortzea ezinezkoa izango da.



Zygmund Bauman – Mundu Post-modernoa: Gizartearen Izaera
Laburpena:
Zygmund Baumanen ustez, gizartea historian zehar asko aldatu da, baina bereziki faktore batek aldarazi du, hain zuzen ere, produkzio-gizarte bat izatetik kontsumo-gizarte bat izatera igaro garela. Era berean, Jean Paul Sartre autorearen ideia baten inguruko hausnarketa bat egiten du, hau da, lehen autore honek gizarteko pertsona bakoitzak bere “bizi-proiektua” eraiki behar zuela zihoen eta horretarako, pausoz pauso aurrera egin behar zuela bere ibilbidean.
Baumanek ordea dio gaur egun gazte batentzako diskurtso hori ez dela motibazio pizgarria, izan ere, egun bizi garen gizartean ezin dezakegulako jakin hurrengo urtean nondik-norakoak zeintzuk izango diren. Horri jarraiki, Baumanek dio gizarteak indibidualizatuz joan direla denborarekin eta gaur egun ez dagoela komunitatean bizitzearen espiritua mugiarazten duen motorrik.
Hausnarketa horretan, demokraziak paper garrantzitsu bat jokatzen duela adierazten du, jada politika eta botereak elkarren arteko banaketa bat jasan dutelako. Halaber, gaur egun demokraziak ez duela estatu-nazioetan soilik sistema sozial gisa mantenduko dio, zeren eta, gizartearen norabideak demokrazia globala izatea eskatzen baitu.
Diskurtso horretan, aditzera ematen du badaudela gaur egungo gizarteak eta euren sistema-sozialak definitzen dituzten bi ezaugarri itzulezinak. Alde batetik, mundua interdependientea dela dio, hau da, adibidez Malasian sozialki gertatzen dena San Paulon gertatzen denarekiko elkarreragin bat mantentzen duela; eta bestetik, ingurugiro dilema batean murgilduta gaudela, izan ere, lehen gizakiek planetaren ondasun guztien jaun eta jabe bilakatu zitezkeela eta haiekin natura bera ere desafiatu zitzaketela uste baitzuten, baina gaur egun ordea, badakigu ondasun naturalek muga bat daukatela eta ezin gaitezkeela ingurugiroaren jabe bihurtu.
Baumanek adierazten du berak ezin duela predikatu etorkizunean gizartearen eta sistema sozialaren norabidea zein izango den, baina bai ordea adierazi ahal dituela gaur egun honek pairatzen dituen arriskuak. Bere aburuz, gizarte post-moderno batean eta sistema-sozial trantsitorio baten barnean egonda atzean esandako ideia azpimarratzen du, hain zuzen ere, politikak eta botereak elkarrengandik banatzen ari direla, eta ondorioz, gaur egun jada ez daukagula “goikoen” edota autoritateen hainbesteko beldurrik, lehen polizia ezkutuarekin gertatzen zen bezala.
Era berean, Baumanek dio demokrazia agora-postmoderno batean murgilduta dagoela, hau da, gizarteak sistema-sozial honetan bere kezka eta buruhauste pribatuak “publiko” egiten dituela, eta horren ondorioz jendeak ez duela kohesio soziala bilatzen gizarterako, baizik eta gaur egun demokrazia konfesionario pertsonal baten moduan ikusten dutela, eta horren ondorioz, metaforikoki hitz eginda Baumanek adierazten du “mikrofonoak ezarri ditugula konfesionarioetan” non jada, intimitateak publikatzeko joerak ditugun. Beraz, Baumanek argi usten du agora ez dela erregimen totalitarioengandik konkistatua izan, baizik eta, pribatizazioagatik, alegia, lehen pribatuak eta intimoak ziren gauzak eta jada publiko bihurtu izanaren faktoreagatik.
Ondoren, autoreak gizakiaren kondizio indibidualaren inguruan hitz egiten du, eta bere diskurtsoa hari egun batean facebook-eko erabiltzaile batek esandakoaren inguruan arrazoitzen du. Facebook-eko erabiltzaile hark esan zion egun batean 500 lagun egin zituela eta horri Baumanek erantzuten du esanez jada pertsonen arteko erlazioak ez direla lehen ziren bezalakoak, izan ere, orain oso erraza baita pertsonekin “konektatu” eta “deskonektatzea”, beraiekin erlazio presentzial bat mantendu gabe. Hori dela eta, gizartea pertsona indibidualistez osatutako multzoa dela dio autoreak.
Azkenik, Baumanek bizitzaren anbibalentziaz eta poztasunaz mintzatzen da. Bizitzaren anbibalentzian, bizitza poz eta esanguratsu bat bizitzeko funtsezko bi balore azpimarratzen ditu, alegia, segurtasuna eta askatasuna. Bere aburuz, ezinezkoa da bizitzea bi baloreekin batera, izan ere, beti egongo baita gizartean segurtasun gehiago askatasuna baino eta alderantziz ere; hau da, bataren ehuneko bat lortzen bada bestearena eskasagoa izango da eta alderantziz. Bere ustez, dilema hori beti egongo da hor baina hala ere, beti jardungo dugu soluzio baten bila.
Autorea poztasunaz hitz egiten duenean, patua eta izaera azpimarratzen ditu. Alde batetik beti egongo da patua, zeinen barnean guk aukeratu ezin ditzazkegun faktoreak sartzen diren, hala nola, leku batean edo bestean jaio izana eta leku haietan jaiotzeak guregan azaleratutako aukera sozial motak, eta bestetik izaera, zein oso indibiduala eta anitza den eta zeinek patu bat izateak azaleratzen dizkigun aukeretatik batzuk edo beste batzuk hautatzea eragiten diguna. Beraz,
Baumanen ustez, bizitzan poztasuna topatzeko edota pozik bizitzeko sekreturik baitago “Sokrates” antzinako greziar filosofoaren errezeta da. Filosofo honek oso izateko era bitxia zeukan eta filosofo kontenporaneo askok bere izaera “izaera perfektutzat” definitu izan dute. Horren alorrean Baumanek diona zera da, gizakiak poztasuna aurkitzeko edota poztasunez bizitzeko bere “izaera sortu” behar duela, izan ere, beste pertsonen izateko era imitatzean ez baititugu gure bizitzarekiko sentimenduen autoerrealizapena aurrera eramaten.


Sintesia:
Bideo honetan, Zygmunt Bauman soziologo Poloniarrak, bere mundua eta oro har, gizartea ikusteko eta aztertzeko erak adierazten ditu. Bere diskurtsoan gizartean demokraziak izandako bilakaeraren ondorioak eta honentzako gaur egungo arriskuak azaltzen ditu.
Demokraziaren bilakaerari dagokionez, Baumanek gizartea etapa trantsitorio batean murgilduta dagoela adierazten du, hain zuzen ere, garai post-modernoan. Horri jarraiki, gaur egungo gizartean aldaezinak diren bi ezaugarriz ere mintzatzen da, alegia, mundua interdependientea dela eta gizartea ingurugiro dilema batean murgilduta dagoela. Honentzako gaur egungo arriskuetan hauei buruz mintzatzen da: politika eta boterea elkarrengandik banatzen ari direla, demokrazia agora-post moderno batean murgilduta dagoela, eta gizakiaren kondizio indibidualaz. Amaieran, autorea bizitzaren anbibalentziaz eta poztasunaz mintzatzen da.
Hitz gakoak:
  • Gizartea   
  • Demokrazia   
  • Konekzio   
  • Indibidualtasuna
  • Post-modernitatea


Preziko aurkezpena:
https://prezi.com/qglvg_1bqxrk/las-nuevas-alfabetizaciones-ante-los-cambios-culturales-de/ 


BIDEOA:




2014/10/30


Gaurko egunean, teorian esan digute teoriako astekaria egin behar dugula. Horregatik teoriako lehengo sarrera denez, aurkezpen moduko bat egingo dut. Blog hau, IKT-ko praktiketan egindako bloga da. Blog bakoitzak izenburu bat edukiko du eta izenburu horren arabera bloga gauza bati buruz edo beste bati buruz joango da. 

Aste honetan, teorian esan digute talde lan bat egin behar dugula. Taldeak irakasleak aukeratu ditu eta gure taldean lau kide gara. Taldekideak, Mikene, Maitane, Aitor eta ni, Ekaitz gara.Guri egokitu zaigun puntua 1.4 puntua da eta puntu horretan testu bat eta bideo bat dago. Testuaren izenburua "De Solido a Liquido" da eta bideoak Bauman-ekin zer ikusia du. Lana 13an aurkeztu beharko dugu klase osoaren aurrean.

Esan beharra dago egin behar dugun lana ez dugula oso ondo ulertu, oraindik ez dakigu zer egin behar dugun. Badakigu testua irakurri behar dugula baina gero ez dakigu zehazki egin behar ditugun gauzak.



2014/11/23

Klase honetan bideo bat ikusi dugu non Maria Acaso deituriko emakume batek hezkuntzaren bost puntu nagusiei buruz hitz egiten du. Hona hemen bideo:



Bideoan esaten duten bost puntuak hauek izan dira:


  • Boterea
  • Ikusezina
  • Denbora
  • Ezagutza
  • Espazioa
Klasea amaitzeko, Alaitzek esan digu begiak izteko eta monetu baten bitartez esan digu gure gauzetan pentsatzea. Hori egiten genuen bitartean Alaitzek testu bat irakurri du eta guk ideia nagusiekin geratu behar ginen. Gauza interesgarria iruditu zait eta oso ondo sentitu naiz momentu hartan.



2014/10/16



Gaur irakasgai honen lehenengo klasea izan da, informazio eta komunikazioaren teknologien inguruko lehen saioa izan da. Guretzat irakasgai berria da horregatik, Alaitzek saiatu da iragasgaiaren garrantzia azaltzea eta guri ulertaratzea. 



Aipatzekoa da gaur nire lehenengo eguna izan dela eta hainbat gauza ez ditudala oso ondo ulertu. Baina Alaitzek esan duen moduan egunak aurrera joan ahala, gauzak hobeto ulertuko ditugula. Horregatik gogoz hartu dut irakasgaia.






 

miércoles, 12 de noviembre de 2014

Elikadura


Denok dakigunez, osasuna oso garrantzitsua da eta osasuntsu egoteko elikadura on bat izan behar dugu. Gainera, kirolariak bagara, gure elikadura askoz hobeagoa izan behar da, izan ere, kirola egitean izugarrizko esfortzua egiten duzu eta esfortzu horretan bai, kaloriak, bai azukrea, bai bitaminak galtzen ditugu. 





Horregatik, beharrezkoa da elikadura on bat izatea egun osoan zehar. Horretarako, elikadura taula bat daukagu. 



Taula hori zatitan bananduta dago beheko zatia gehien jan ahal dituzun gauzak daude, adibidez, ogia pasta, arroza, etab. Gero, gora joan ahala gauza horiek gutxiago jan ahalko ditugu. Hurrengo multzoan, barazkiak eta fruta izango dira elikagai garrantzitsuenak. Horren ondoren, okelak arrainak, esnea, etab. egongo dira. Azkenez gutxien jan ahal dugun janaria egongo da, esaterako, urdaiazpikoa, fruitu lehorrak...  







kirola eta osasuna bigarren zatia


Hona hemen Redes osasunari eta kirolari buruzko programaren bigarren zatia. Lehenengo zatia duela aste bat eskegi nuen orain bigarren atxikiko dizuet.

Espero dut zuen gustukoa izatea. Eskerrik Asko guztioi!!!



KIROLA ETA OSASUNA UMEETAN


Gaur goizean, berriak irakurtzen Blogarekin zer ikusia duen gai bat aurkitu dut. Berri honetan kirolak dituen onuragarrietaz hitz egiten du. Testuak esango du kirola onuragarria dela bai umeentzat bai helduentzat. Gero azalduko du zer eragina duen kirola gure muskuluetan, bihotzean, odol hodien sisteman, arnas aparatuan, etab. Horregatik, gomendatzen dizuet testua irakurtzea, nire ustez, oso baliagarria baita.


Hemen testua atxikitzen dizuet. Eskerrik Asko!!

http://www.euskonews.com/0398zbk/gaia39808eu.html